XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRAKURLEARI

Léon LEON Hazpandar idazlearen alegien eta ipuinen argitalpenaren arduradun gisa, grafia aldakuntzetaz bai eta testuen azpiko oharretaz argibide zenbait irakurleari eskaini nahi nizkioke.

Testu hauek ez ditugu Gure Herrian agertu ziren bezal-bezala argitaratu, euskara batuari buruzko gomendioak errespetatuz baizik.

Honela beraz, ch fonema, x bidez agertzen dugu.

Bestalde, iparraldeko klasikoetan h aspiratua kontsonanteen ondotik agertzen da (elhe, ainhera, othe, bethi...) eta, nahiz ohitura horri batzu atxikiak direla jakin, irakurlegoa gehien bat eskoletako ikasleek osatuko dutelako, batuari buruzko erabakiak premiatsuak iduritu zaizkigu.

Ez ditugu ordea erakusle eta aditzak batuaz eman, ezen baturako formak onetsi bagenitu, euskalkiaren berezitasunak oro deuseztatuko genituen lerro muturretako errimak arriskutan emanez.

Testu azpiko notetan baturako formak agertzen dira.

Azkenik, euskalkiaren ulermena errexteko asmoz egin oharrak irakurle zonbaiti alferrikakoak gertatuko bide zaizkio.

Zazpi probintzietako irakurle menturazkoak, eta gaztetxoak nahiz Euskaldun berriak gogoan, ahalik eta zehatzenak nahi izan ditugu aurkeztu.

Bere aholku eta laguntza esku zabalez eskaini dizkigun Piarres Xarritton euskaltzainak eta Baionako Euskal Erakustokiko liburutegi arduradunak, gure esker onik zintzoenak hartze dituzte.

Elena TOUYAROU-PHAGABURU